CEDEMOS proiektuak, mugikortasun jasangarrian aitzindaria, irailan hasiko da lanean

(es) Publicado por on Wednesday, 9 de March de 2011

Emaus Bilbao Gizate Ekimeneko Sozietate Kooperatibako (GESK) ordezkariak, Jose Gomezek, eta Getxoko Alkateak, Imanol Landak mugikortasun jasangarrian estatuan aitzindaria den CEDEMOS izeneko proiektua abiatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, martxoaren 8an. Getxoko Udalaren eta  mugikortasunaren sektorean eta gizarteratzen lehena den  irabazi asmorik gabeko Emaus Bilbao GESK erakundearen arteko lankidetza publiko-pribatu estu batean oinarritutako proiektua da.

CEDEMOS, Mugikortasun Iraunkorraren Garapenerako Zentroa, I+G+Bren proiektu berritzailea da hiru ikuspegietatik: jarduera (mugikortasun jasangarria), giza iraunkortasuna (baztertzeko arriskuan dauden udalerriko pertsonen artean enplegua sustatuko du) eta eraikinaren eraikuntza bera (irizpide jasangarrien arabera egin baita). Getxoko Alkateak, Imanol Landak, gogoratu zuenez, “proiektuaren xedea mugikortasun jasangarrirako Zentroa martxan jartzea da, bezero publikoei zein pribatuei, Euskadikoei zein inguruko lurraldekoei, mugikortasun zerbitzuen eskaintza zabala eskaintzea  eta Getxoko udalerria jarduera horretako erreferentea bihurtzea ahalbidetuko duena”. Imanol Landak gogoratu zuen ere, “proiektuaren garapenaren une honetan, ez dago Espainiako Estatuan ezaugarri hauek dituen zentrorik, jarduera hau garatzen espezializatua denik”. 

Emaus Bilbao GESK ordezkariak, Jose Gomezek,  bere aldetik, bere poza agertu zuen CEDEMOS zentroaren aurkezpen ekitaldian, bere elkartearen helburuarekin guztiz bat egiten duelako, alegia: “krisialdi honetan une latzak pasatzen ari diren pertsonak ez ahaztea, eta balio erantsia sortzen duten proiektu berritzaileen alde egitea, ez soilik giza alorrean baizik eta proiektuaren bideragarritasuna jasotzen duen jasangarritasun kontzeptu zabalean”.

Bizikleten mailegu automatizatua eta mugikortasun plataformen zerbitzu publikoak garatzea, mugikortasun jasangarriari buruzko aholkularitza eta mugikortasun jasangarri alorreko euskarri hezigarri eta informatiboa dira zentro honetan egingo den jardueraren ildo estrategiko nagusiak. 

CEDEMOS proiektua laneratzeko giza ekimena da, garapen teknologikoa eta giza jasangarritasuna orekatzen  dituena. Zentroan garatutako jardueratan sortu beharreko lanpostuak betetzeko udalerriko herritarrak lehentasuna izango dute. Hauetatik, beren ezaugarriek hala bermatzen duten lanpostuak, zailtasun bereziak edo laneratze prozesuan dauden pertsonak beteko dituzte. 

2015 urtera arte 28 lanpostu zuzenak sortzea aurreikusten da eta, urtero 12 pertsonek parte hartuko dute “lan-aurreko tailerretan” (laneratze ibilbide luzeagoak egitea baimentzen dituzten trebakuntza programak). 

Zentroaren eraikuntzari dagokionez, ahal den neurrian, LEED-NC edo Eraikin Berrientzako Eraikin Jasangarrien Sailkapen Sistemaren irizpideak bete dira, ahalik eta eraikin iraunkorrena egiteko asmoz (edan ez beste erabilera batzuentzat euri-ura berrerabiltzea,  eraikinaren inguratze-diseinua energiaren eraginkortasuna maximizatzea, Biomasa-galdara, beheko solairuan eta tailerrean zoru bero-emaile bidezko berokuntza,  emisio  baxuko pinturak eta estaldurak eraikinaren barruan …). 

Eraikinaren inbertsioa, egun altxatzen ari dena, 1.188.250 eurokoa izan da. Eraikinak 1052,60 m2  azalera eraikia izango du, eta baita konpontze lanak egiteko gunea, biltokia, laborategia eta bulegoak .

About the author

Comments

2 Respuestas to “CEDEMOS proiektuak, mugikortasun jasangarrian aitzindaria, irailan hasiko da lanean”

  1. admin says:

    ¡¡Muchas gracias!! Debido a los retrasos en las obras aún no está abierto, pero esperemos que este mes entremos ya a trabajar allí por lo que en dos meses o así probablemente esté ya abierto al público. ¡¡Tenemos muchas ganas de empezar!! y esperemos que la gente se anime a conocer y usar sus servicios y a participar en la plataforma web que estamos desarrollando para implusar la movilidad sostenible.

    ¡¡Un saludo!!

Dejar una respuesta

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.




FSE



Erkide