Emaús Nazioarteko kongresua ospakizuna

(es) Publicado por on Tuesday, 6 de March de 2012

Emaüs NazioartekoEmaus elkartearen nazioarteko kongresua Angelun izango da, martxoaren 19tik 24ra, eta bilkura horretan datozen lau urtetan elkarteak eramango dituen lan ildoak eta antolaketarako estrategiak zehaztuko dituzte. Xedea “munduko pobreziaren aurka borrokatzeko lan ardatz bateratu bat marraztea” dela azaldu dute.

Asia, Afrika, Amerika eta Europako 36 herrialdetako 400 bat ordezkari bilduko dira. Uraren kudeaketa publikoa, hezkuntza, migratzaileen eskubideak, pertsonen zirkulazio librea, osagarria eta finantza etikoa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Publikoari proposatutako ekimen bat ere antolatuko dute hilaren 20an. Bihar elkarrekin bizitu, baldintzarik gabeko harrera eta zirkulazio askatasuna leloa duen eztabaida bat izango da Baionako unibertsitatean.

About the author

Comments

Dejar una respuesta

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.


Iniciativa europea

Erkide