Emaus-en manifestua

Abbe pierreGure izena, EMAÚS, Palestinako herri batetik dator, han, etsita zeuden batzuek itxaropena aurkitu zutelako. Emaús-en sortzailea Henri Antoine Grouès izan zen, Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibilitako apaiz katoliko bat, goitizenez Abbé Pierre deitzen ziotena. Gerora, nazioartean ezaguna egin zen izen horrekin.

Nazioarteko Emaús Elkartea 1971n sortu zen; gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi asmorik gabea, eta erakundeko kide diren taldeen arteko lotura egitea eta elkarri laguntzea du helburu, betiere bakoitzaren nortasuna eta autonomia errespetatuz. Gaur egun, 313 taldek osatzen dute Emaús Mugimendua, eta bost kontinenteetako 36 herrialdetan ari dira lanean.

Talde horien arteko lotura Manifestu Unibertsala da, 1969ko maiatzean, Bernan egindako 1. Batzar Nagusian onartu zena, 20 urte baino gehiago lan praktikoan ibili ondoren.

“Lagundu lehenik gehien sufritzen duenari”

Gure izena, EMAÚS, Palestinako herri batetik dator, han, etsita zeuden batzuek itxaropena aurkitu zutelako. Izen horrek gogora dakarkigu, fededunoi nahiz fedegabeoi, honako uste sendoa: maitasunak bakarrik batzen gaitu eta horri esker joan gaitezke aurrera.

Emaús Mugimendua elkartze baten ondorioz sortu zen 1949an: gizon horiek bazekiten beren egoera pribilegiatua zela eta erantzukizun sozial handia zutela injustiziaren aurrean; gizon horiek ez zuten bizitzeko beste arrazoirik, eta batzuek zein besteek, elkarri laguntzeko eta sufritzen dutenak sorosteko borondatea eta ahaleginak batzea erabaki zuten, sinetsita baitzeuden besteak salbatuz norbera salbatu daitekeela.

Helburu horrekin sortu dira bizitzeko eta emateko lanean ari diren Komunitateak. Gainera, lagun taldeak eta boluntario taldeak osatu dira ,hiritarren ikuspegitik eta arlo pribatutik borroka egiteko.

1. Hauxe da gure legea eta beronen mende dago, gizateria osoarentzat, bizitzea merezi duen bizitza oro, benetako bake oro eta bakoitzaren eta gizarte ororen poza: “Lagundu lehenik gehien sufritzen duenari”

2. Ziur dakigu lege horren errespetutik abiatu behar dela beti justiziaren bila eta, ondorioz, gizakien arteko bakearen bila.

3. Gure helburua da gizaki oro, gizarte oro, eta nazio oro hartu-emanean, konpartituz eta duintasun berdineko baldintzetan bizi, indartu eta errealizatu ahal izateko jardutea.

4. Gure metodoa honetan datza: baliabideak sortu, mantendu eta sustatzea, pertsona orok, libre eta errespetatua izanik, bere beharrak ase eta elkarri lagundu ahal izateko.

5. Gure lehenengo baliabidea da berreskuratze-lana egitea ahal den toki guztietan, horri esker, gauza guztiei balio berria ematen baitzaie, eta premiazko ekintzak gauzatzeko aukerak biderkatzea  gehien sufritzen dutenen alde.

6. Kontzientziak pizteko eta erronkarako balio duten beste bitarteko guztiak ere erabili behar dira, lehenik eta behin, gehien sufritzen dutenei laguntzeko, haien nekeak eta borrokak –pribatuak nahiz zibikoak- konpartituz, miseria ororen kausak desegin arte.

7. Gure askatasuna: Emaús ez dago lotuta, bere eginkizuna betetzerakoan, Manifestu honetan adierazitako ideala ez den beste ezeri, ezta, erakundeko arauei jarraituz, bere baitan eratutakoa ez den beste ezein autoritateri.

Nazio Batuek onartutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren arabera dihardu, eta gizarte eta nazio bakoitzaren bidezko legeen arabera, inolako diskriminazio politikorik, arrazazkorik, linguistikorik, espiritualik edo bestelakorik gabe.

Gure jardunean parte hartu nahi duenari Manifestu honen edukia onartzea besterik ezin zaio eskatu.

8. Gure kideak: Manifestu hau da Emaús Mugimenduaren oinarri soil eta zehatza.

Kide aktibo izan nahi duen talde orok onartu eta aplikatu behar du.

firma abbe pierre


5,203 visitas | Imprimir esta página Imprimir esta página

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.


Iniciativa europea

Erkide