Gure dendak

Tiendas emaúsGure dendetan hainbat artikulu aurkituko dituzu; horiek denak gure jarduerarik ezagunenetako batetik datoz,  etxez etxe tresnak biltzetik, hain zuzen. Ustez ezertarako balio ez zuten artikulu horiek bizi berri bat hartzen dute eta liburu, arropa, tresna edo altzari zaharrak berriro erabilgarri bihurtzen ditugu.

Gure dendetan bidezko merkataritzako produktuak ere aurkituko dituzu. Merkataritza aukera berri hori gobernuz kanpoko zenbait erakundek eta Nazio Batuek sustatu dute, eta horiekin batera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko merkataritza harreman bidezkoagoa bultzatzen duten gizarte-mugimenduek.

Zatoz gure dendak ikustera. Bizkaian, helbide hauetan aurkituko gaituzu:

SABINO ARANA 42

48013  Bilbo

San Mameseko metro geltokia

Telefonoa: 94 427 69 79

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.

SANTA MARIA, 1

48005  Bilbo (Zazpi Kaleak)

Zazpi Kaleetako metro geltokia

Telefonoa: 94 415 83 31

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

SAN FRANTZISKO, 65

48003  Bilbo (Zabalburu Plaza ondoan)

Telefonoa: 94 479 51 59

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

GOBELAURRE, 31

48930 Erromo (Getxo)

Areetako metro geltokia (Ibaiganeko irteera)

Telefonoa: 94 431 55 69

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.

Gamizen daukagun pabilioian

Ergoien auzoa z/g

48113-Gamiz-Fika

Araban:

Kide Emaús

Badaia kalea, 25 behea,

01012 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 24 37 50

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:30etara.

Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.

Gure dendetan esango dizute berrerabiltzeko gauzak biltzeko puntuak (Garbilekuak) non dauden. Garbilekuak garbiguneen alternatiba dira, hirian bertan eta hurbilago baitaude; izan ere, garbiguneak hirien kanpoaldean egoten dira eta auto pribatuan joan behar izaten da bertaraino.

Garbileku proiektuak berrerabilpena sustatzeko aukera ematen du. Gure apustua da tresna edo objektu askoren bizi-zikloa luzatzea, oraindik ez daudelako birziklatzeko edo botatzeko. Aldi berean, ingurumenarekiko errespetua sustatzen da horrela.

Garbilekuetan honako hauek biltzen dira:

Papera: Liburuak, aldizkariak, komikiak eta abar.

Etxeko gauzak: bazarretako artikuluak, figurak, edalontziak eta abar.

Tresna audiobisualak: TB aparatuak, HIFI tresnak, bideoak eta abar.

Jostailuak: panpinak, patinak, peluxeak eta abar.

Metalak: berrerabili ezin daitezkeenak.

Zuntzak: arropa, oinetakoak, mantak, osagarriak eta abar.

Tresna Informatikoak: ordenagailuak, inprimagailuak, faxak eta abar.

Altzariak: altzari osagarri txikiak.

Etxetresna elektriko txikiak: mikrouhin-labeak, irabiagailuak, txigorgailuak, iratzargailuak eta abar.

Beste batzuk:  berrerabili edo birziklatu ezin den guztia.


18,171 visitas | Imprimir esta página Imprimir esta página

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.


Iniciativa europea

Erkide