Zerbitzuak

Emaus-ek enpleguaren bitartez gizarteratzeko bokazioa dauka eta zerbitzu publikoak nahiz pribatuak ematen ditu, lanean txertatzeko enpresen bidez, bere gizarte-jardueraren euskarri eta helburu gisa.

Besteak beste, honako zerbitzuak ematen ditugu:

Bizikletak alokatzeko zerbitzua Emaús movilidad

Teknologiarik aurreratuena erabiltzen da. Bizikletak hiriko puntu estrategikoetan banatuta daude, bankadetan, alegia. Erabiltzaileak bizikleta behar duenean, halako bankada batera joan, aurretik atera duen erabiltzaile-txartelaz identifikatu eta nahi duen bizikleta hartzen du.

Zerbitzu hori erabiltzeko, Internetez begiratu daiteke udalerrian zenbat bizikleta dauden erabilgarri.

www.biziprest.com/getxobizi/

www.amorebieta-etxano.net

Etxez etxe tresnak biltzeko zerbitzua Emaús logística

Etxeko tresnak biltzea aspaldiko jarduera da Emaúsen; horren bidez, “beste bizialdi bat” eman nahi zaie oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzei.

Zerbitzu honen beharra izanez gero, edozein pertsonak edo enpresak Emaús-ekin kontaktuan jarri eta tresnak eramateko eskaera egin dezake.

Aurretiaz jarritako egunean eta orduan, bere etxera joango gara objektuak tasatu eta aurrekontua egiteko. Aurrekontuan zehaztuko da zeintzuk atera daitezkeen merkatura eta zeintzuk ez, halakorik balego; lehenengoak inolako kosturik gabe eramango dira, eta merkaturatu ezin direnengatik diru-kopuru bat kobratuko da, etxetik kendu eta hondakinen tratamendu-plantara eramateagatik.

Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, deitu telefono hauetara:

Bilbon: 94 416 74 00

Gasteizen: 945 20 00 20

Merkataritza jarduera Emaús tienda

Gure dendetan hainbat artikulu aurkituko dituzu; horiek denak gure jarduerarik ezagunenetako batetik datoz: etxez etxeko etxerik etxe tresnak biltzetik, hain zuzen. Ustez ezertarako balio ez zuten artikulu horiek bizi berri bat hartzen dute eta liburu, arropa, tresna edo altzari zaharrak berriro erabilgarri bihurtzen ditugu.

Bidezko merkataritzako produktuak ere aurkituko dituzu gure dendetan. Merkataritza aukera berri hori gobernuz kanpoko zenbait erakundek eta Nazio Batuek sustatu dute, eta horiekin batera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko merkataritza harreman bidezkoagoa bultzatzen duten gizarte-mugimenduek.

Garbiketa: Elkar Proteo

ELKAR PROTEO Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa da, irabazi asmorik gabea eta onura publikokotzat aitortua, eta horren helburu nagusia da bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea lan elkartuaren bidez, sektore publiko nahiz pribatuarentzako garbiketa-lanak eginez.

  • Ohiko garbiketak
  • Industria-garbiketak
  • Hiri-altzarien garbiketak
  • Prestakuntza

Kontakturako telefonoa: 94 416 88 16

Mugikortasun iraunkorra: Emaús movilidad

Gure enpresak, berrikuntza eta garapenarekin (I+G+b) duen konpromisoari leial, sektore berritzaile baten aldeko apustua egin du: mugikortasun iraunkorra. Jarduera honekin batera doazen ekintzen azkeneko helburua hauxe da: garraiobideen erabilera zentzuzkoa egitea, partikularren aldetik nahiz profesionalen aldetik. Zentzuzko erabilera horri esker, hurrengo belaunaldien ongizatea bermatzeaz gain, hiri atseginagoak lortuko ditugu, ibilgailuen zirkulazio arrazionalagoa eta, beraz, kutsadura gutxiagokoa.

Emausek udalerriei mugikortasun-alternatibak ematearen aldeko apustua egiten du, batez ere bizikleten erabilera/alokairuaren bidez. Bizikletak abantaila handiak ditu, bai ingurumenerako bai pertsonentzako: osasungarriak dira, azkarrak, ekologikoak eta dibertigarriak.


11,586 visitas | Imprimir esta página Imprimir esta página

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.


Iniciativa europea

Erkide