Nor gara

Emaús Bilbao S.C.I.S.

1970etik hasita, Emaús-ek hainbat proiektu, programa, ekintza eta itun gauzatu ditu zenbait etapatan; horien guztien xedea da gizarte-bazterketan edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea, ingurumen zerbitzuetako jardueren bitartez eta ekonomia sozialaren printzipio eta balioetan oinarrituta.

Bere misioa betetzeko, Emaús-ek hainbat jarduera garatzen ditu integraziorako lau arlo sozio-ekonomikotan:

  • Gizarteratzeko ekimenak eta gizarte arloko I+G+B sustatzea.
  • Ingurumen arloko zerbitzu publiko nahiz pribatuak ematea.
  • Zuzeneko gizarte-ekintza gauzatzea gizarte-bazterkerian edo horren arriskuan dauden pertsonekin.
  • Ekimen berritzaile inklusiboak, sareko lana eta gizarte-sentsibilizazioa garatzea.

Emaús nazioarteko mugimendu akonfesionala eta irabazi asmorik gabekoa da.

Gure Misioa

Gizarte Ekimeneko Emaús Bilbao Sozietate Kooperatiboaren misioa da gizarte-bazterketan edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea, ingurumen zerbitzuetako jardueren bitartez, eta ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan oinarrituta.

Gure erakundea

1970ean mugimendu hau Euskal Herrira iritsi zenetik gaurdaino, emaús-ek bilakaera nabarmena izan du gizartearekin batera. Kudeaketa-formula berrietara egokitu gara erakunde gisa, baina ez dugu horregatik galdu gure konpromiso sozial, solidario eta iraunkorra, eta gizarte-bazterketan edo arriskuan dauden pertsonei arreta emateko ereduaren aldeko apustua egin dugu, aldi baterako enplegu babestuaren bidez.

Gaur egun, Emaús Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa enpresa berritzailea, profesionalizatua eta erreferentea da bere jarduera sektorean.

Emaús-ek, bere gizarte-ekintzaren helburua hezurmamitzeko, prozedura profesional homologatuak erabiltzen ditu gizarteratze eta laneratze bidean dauden pertsona guztiekin. Prozedura horien arabera;

arreta ematen zaien pertsona guztiek bi ibilbide osagarri egiten dituzte helburu berera iristeko: gizarteratzea eta laneratzea.

Banakako ibilbide horiek iraupen eta ezaugarri ezberdinak dituzte eta espazio jakin batzuen bidez gauzatzen dira: gizarteratzeko enpresak, laneratu aurreko programak eta prestakuntza eta enplegu programak.

Betiere, oinarri eta eragile gisa pertsonak hartuta, eta gizarteratzeko Enpresei buruzko Legearen arabera, Emaús-ek zenbait ekimen sustatu ditu pertsonei bere prestakuntza eta praktika ibilbidean laguntzeko, benetako lanpostu baten bidez.


9,311 visitas | Imprimir esta página Imprimir esta página

Emausi buruz

Nazio Batuen 2. mailako aholkulareia.


Iniciativa europea

Erkide