Bioeskola BBK

Bioeskola bbk Emaús Bilbao SCISek Zamudioko parke teknologikoarekin, BBKrekin eta Bizkaiko osasun mentaleko sarearekin batera sustatutako proiektu bat da. Helburua da prestakuntza eta enplegurako aukera ematea gizarte-bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan duten pertsonei, produktu ekologikoak produzituz eta merkaturatuz.

Lan aurreko lantegi bat du, eta 20 pertsonak parte har dezakete bertan. Horrez gain, hiru nekazaritzako peoi lanpostu dituen laneratze-enpresa bat ere badu. Horietan oinarrizko ohiturak lantzetik hasten dira, baina ataza konplexuagoak ere jorratzen dituzte; hori guztia produkzio-teknikari batekin eta laneratzean laguntzeko teknikari batekin egiten dute.

Lan aurreko
lantegia

20 pertsona

Laneratze-enpresa

3 lanpostu

2 laguntza-teknikari

Produkzioa/laneratzea.

Kontsumitu produktu ekologikoak eta lagundu bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean.

Produktu freskoen saskiak saltzen ditugu, eta produktuok sasoikoak eta % 100 ekologikoak dira. Eneek zigilua dute, eta horrek bermatu egiten du ez dagoela pestizidekin tratatutako produkturik

Saski normala (prezioa: 15,5 €)

Saski handia (prezioa: 19,5 €)

Aparka mogikortasuna

GETXOBIZI

 

GETXOBIZI Getxoko Udalaren ekimena da, eta Emaús Bilbao SCIS eta Emaús Movilidad Sostenible erakundeek egiten dute.

Bizikleten mailegu publikoa eta bizikleta pribatuen aparkalekua uztartzen dituen lehen sistema da. Getxoko udalerrian mugikortasun iraunkorra bultzatzen duen zerbitzu publiko gisa ulertzen da.

Haren helburua da herritarrak ingurumenaren eta mugikortasun iraunkorraren inguruan kontzientziatzea, eta, aldi berean, gizartetik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei lan egiteko aukera erraztea.

Altan eman

  • GetxoBizi webgunearean bitartez, , txartela etxera jasoko duzu 4 egunetan..
  • Emaús Getxo dendan txartela jasoko duzu 4 lan-egun
    • CEDEMOS zentruan, pol. Ind. Errotatxu 4, 48993 Getxo, eta momentuan jasoko duzu.

Zelan erabili GetxoBizi?

 

Zerbitzuan alta eman ondoren, hurbildu zaitez GETXOBIZI txartelarekin udalerrian dagoen edozein geltokitara.

Bizikleta publiko bat hartzeko, zoaz edozein atetara argi urdinarekin, pasa zure txartela irakurgailutik, ireki atea, hartu bizikleta eta itxi atea.

Ordubetez erabili ahal izango duzu, eta, ondoren, GETXOBIZIko edozein geltokitan itzuli beharko duzu, argi berdearekin identifikatutako plaza libreetan. Aplikazio informatiko baten bidez bizikleten erabilgarritasuna ikus daiteke.

Zure bizikleta pribatua aparkatzeko, edozein ate argi berdearekin ikusi, zure txartela irakurgailutik pasa, atea ireki, zure bizikleta aparkatu eta atea behar bezala itxi. Argi gorriak behar bezala aparkatu dugula adierazten digu. Zure bizikleta hamar orduz aparkatu ahal izango duzu eta, ondoren, aparkatu zenuen toki berean jaso beharko duzu.