EMAUS, A-25EKO ADIERAZPENA
Gaur, Emaus Bilbaoko langileok, gogorarazteko gelditu gara, gaur egun, milioika emakume ari direla munduan indarkeria-egoera bat pairatzen, eta indarkeria horrek, askotan, beren bizitzekin amaituko duela.
Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen kopuruari buruzko datuak, informazioa eta zifrak ezezagunak dira. Oraindik ere, hainbeste daude jasaten dutenak, hainbeste salatzen ez dutenak, hainbeste isilarazten direnak, ezen, 2020ko datu ikaragarriarekin espainiar estatuan, 45 emakume erail zituzten urtean, nahikoa izan behar luke, gizarte osoa gaitz horren aurkako gerran hasteko. Kuartelik gabeko gerra, atsedenik gabeko gerra, etenik gabeko gerra, espazio bakoitzean, eremu bakoitzean, mezu bakoitzean, sare bakoitzean, telebista-saio bakoitzean, iragarki bakoitzean, film bakoitzean, begiratzen duzun tokian, 21. mende betean dauden emakumeen mendeko egoerak presente jarraitzen du.