Urriaren 24an hasi zen Emaus Europan Batzarra, lau urtean behin egiten dena eta kontinentean jarduten duten hirurehun talde baino gehiago biltzen dituen asanblada. Oraingo honetan Errumanian elkartzeko aukera izan genuen, zehazki Iasin. Hilaren 23an bertan lan egiten duten taldeen bisita izan zen egitarau zabalaren hitzaurrea. Bertako taldeek nekazaritza, prestakuntza eta hondakinen kudeaketa jarduerak egiten dituzte, munduko gainerako Emaus taldeek bezala, haien lana pertsona ahulenen eskura jartzen da, gehien sufritzen dutenen esku.
Emauseko Batzarra ez da erabakiak hartzeko espazioa bakarrik, Emaus Batzarra praktika onak partekatzeko, arduratzen zaizkigun gaien inguruko tailerrak egiteko eta lana bideratzen duten hausnarketa eta eztabaida irekiak egiteko aukera da.
Aurtengo Batzarrean gure estatutuen alderdi batzuk aldatu, zuzendaritza batzorde berria aukeratu etaCarina gure lehendakaria berriro aukeratu dugu. Gai formal horiez gain, tailer, aurkezpen eta esperientzia-truke asko egin ziren. Ikaskuntza, truke, elkartasun, kohesio eta festa pixka bat bildu dituzten egunak izan dira.
Bakea, genero berdintasuna, larrialdi klimatikoa, hondakinen kudeaketa, zirkulazio askea, harrera duina… izan ziren tailerren gai nagusiak.
Aurten Lucie Coutaz saria, Emausen balioen defentsan aintzatespenaren saria, Bilbora iritsi da Rosa lankidearen eskutik, asko eskertzen dugun saria da, gere ideaik defendatzen jarraitzeko argudio sendoa bihurtu den.
Eskerrik asko Emaus Europa, eskerrik asko Iasi, eta eskerrik asko beti elkar ulertzen laguntzen diguten boluntario guztiei. ESKERRIK ASKO INTERPRETARIAK!