Atzo, azaroak 22, Yurema, Rosa eta Tamara Onda Vasca bisitatu zuten. Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz, gure lankideek erronka global honi aurre egiteko indarrak batzearen garrantzia nabarmendu zuten.
Emauskume eta Genera proiektu berri eta erakargarriei buruz sakon hitz egin ahal izan zuten, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzari esker posible izan diren proiektuak.
Zintzotasunez eskertzen diogu Begoña Jiménez-i, gure esperientziak eta hausnarketak partekatzeko aukera eman digun elkarrizketatzailea. Mundu ekitatiboago bat eraiki nahi duten ekimenak ikusgai egiteko konpromisoa berriro ere nabarmenduz.
Azaroaren 25a genero indarkeriaren aurkako borroka guztion ardura dela gogorartu genuen. Emaus Bilbao, komunitate seguru eta solidarioa eraikitzeko etengabe lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. Jarrai dezagun elkarrekin aurrera egiten emakume eta neska oro indarkeriarik gabe bizi ahal izateko.
Eskerrik asko bidai honen parte aktibo izateagatik, elkarrekin indartsuagoak garaeta!