Partekatutako lurra
Orain dela 75 urte jaio izan zen Emaus mogimendu bezala, giza eskubideen deklarazio unibertsalarekin batera, bere fundatzaileak konorte unibertsal bat adierazten zuela. Baldintzarik gabeko harrera eta iparraldearn eta hegoaldearen arteko elkarkidetasuna, pobreziaren eta bidegabekeriaren aurkako antidototzat hartuta, izna ziren eraikuntza hartako euskarriak. Helburu horregaz, Emaus teldeek, ateak zabaltzen diete edozein jatorri, istorio edo azal koloreko pertsonei,
Gizateria berekoa izateak lehentasuna izan behar du lurralde batean edo bestean jaio izanaren aurretik, eta baldintzarik gabeko sarbidea eman behar dio, norberaren herrialdetik irten eta non bizi libreki aukeratzeko oinarrizko eskubideari.
Arrazoibide hori babesteko, Emaus mogimenduak, 43 herrialdetan eraginkor, pertsonen zirkulazio askea defendatzen du, giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 13. artikuluak ezarritakoa. Eskubide horren aplikazio zehatzaren alde borrokatzeaz gain, baizik eta norberarena ez den beste herrialde batean duintasunez ibiltzeko eta bizitzeko aukeragatik ere.
Migrazioa gure gizateriaren jatorrian dago, eta beti trukeeneta partekatzearen sinonimo izan da, gizabanakoen eta gizartearen eboluziorako beharrezko bi elementu. Baina mugikortasunaren ebidentziaren aurrean, migrazioa fenomeno naturala dela onartzearen aurkako jarrera egon da. Joan, etorri eta beste leku batean kokatzea gizarte mundialaren atal oso baterako utopia galduak dira. Hala ere, migraziorako murriztapen hauek gizateriaren historian duela gutxi gertatutako aldaketak dira. Segurtasunaren inguruko obsezioak eta baztertzean oinarritutako identitate nazional baten eraikuntzak ekarritakoak.
Honek dira herrialde aberatsak migrazio-fenomenoa abordatzeko dituzten bi era nagusiak. Nahiz eta herrialde horiek izan, existitzen diren eta iristeke dauden konbultsio ekonomiko, geopolitiko eta ekologikoen lehen arduradunak.
Muga kontzeotua eta fluxu-migratzaileen kontzeptua gero eta gainezkatuta ikusiko dirabizitzen ditugu krisi desberdinen erruz. Premiazkoa da, beraz, migrazioen munduko beste gobernantza-modu bat irudikatzea eta posible egitea, dagokion pertsonek barne hartzen duena.
Giza-eskubideak urratzen diren bitartean, hormak eraikitzen diren bitartean, eta pertsonei prekarizatzen den bitartean, Emaus taldeak salatu eta jokatuko dute. Toki eremuetatik nazioartera mobilizatuko dira, zirkulazio eta bizileku askatasunaren alde, mugikortasuna eragozteko akordio hilgarriak eta xantaia ekonomikoak amaitzearen alde, beste leku batean finkatu eta han modu duinean bizitzeko aukeragatik, eta nazioarteko hitzarmenak errespetatzen ez dituzten lege edo politikak sartzeko edozein saiakeraren aurka, diskriminazioa sortzen dutenen eta bazterketa sortzen dutenen aurka egingo dute..