Azken asteotan, Emmaus Bilbaoko Genera eta Emauskume proiektuko partaideeki ibilbide eraldatzailea bizi izan dugu, Ageda Blasco Egia artista eta hezitzaileak emandako arte-adierazpen tailerrari esker. Espazio hau leiho ireki gisa finkatu zen, norberaren kezkak aztertzeko eta talde-lotura sendotzeko.
Gure esker ona adierazi nahi diogu Bizkaiko Foru Aldundiari, bereziki Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Arloari, esperientzia aberasgarri hau posible egiteagatik.