
Mugek hil egiten dute. Harrera da erantzuna.
Emaús Estatuko taldeetatik kezka adierazi nahi dugu azken hilabeteetan Ceutan gertatzen ari den guztiaren aurrean. Bertan bizi den egoera ez da krisi humanitario isolatu bat soilik: desberdintasun globalen, gatazken, baliabideen ustiapenaren, klima-krisiaren eta pertsona migratzaileen eskubideak arriskuan jartzen dituzten politiken ondorioa ere bada.
Ceuta eta Melilla Europako eta Afrikako kontinenteen arteko muga dira. Milaka pertsonak euren etxeak uztera behartzen dituzten egoeren aurrean, ezin dugu erantzuna kontrol militarrean, hesietan edo errepresioan oinarritu. Pertsona guztiek duintasunez bizitzeko eta garatzeko eskubidea dute.
Horregatik, Emaúsetik elkartasunaren, harreraren eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa berresten dugu. Gizarte justuago baten alde lan egin nahi dugu, non pertsona guztiek aukerak eta eskubideak izango dituzten, jatorria edozein dela ere.
Elkartasunezko salmenta Ceutaren alde
Ceutan adingabeak eta egoera zaurgarrian dauden pertsona migratzaileak hartzen eta laguntzen dituzten gizarte-erakundeei babesa emateko, elkartasunezko salmenta antolatu dugu.
Bildutako diru guztia Ceutan harreraren eta laguntzaren arloan lanean ari diren erakundeei bideratuko zaie.
Noiz eta non?
-
Data: 2026ko urriaren 17a, larunbata
-
Bilbo: General Eguia kalea, 48
-
Algorta: Euskal Herria kalea, 10
Zure parte-hartzearekin, harrera duinago baten, elkartasunaren eta giza eskubideen alde egiten lagunduko duzu.
Zure laguntzak ere harrera egiten du.



