Kendu egin nahi ditudan altzari batzuk ditut:

  • Altzariak berrerabiltzea posible bada, inolako kosturik gabe jaso eta eramango ditugu.
  • Ezinezkoa bada altzari horien bizitza erabilgarria luzatzea, altzariok birziklatzeak kostatzen duena ordaindu beharko da bilketa- eta desmuntatze-zerbitzuengatik.

Nola jakin dezaket nire altzariek bigarren bizitza bat izan dezaketen?

Bidali kendu nahi dituzun altzari edo gauzen argazkiak 24 ordu lehenago. Tasazioa egin eta gero, zurekin jarriko gara harremanetan aurrekontua helarazi eta bilketa edo birziklatzea kudeatzeko (bigarren bizitza erabilgarri bat badute eta birziklatze-planta batean kudeatu behar badira, hurrenez hurren).

Pisu bat hustu nahi dut:

  • Hitzordua eskatu dezakezu tasatzailearekin balorazio bat eta, beharrezkoa bada, aurrekontu bat egin dezan.
  • Deitu 944 167 400 telefono-zenbakira 9:00etatik 18:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera. Tasazio-zerbitzua astearte eta ostegunetan ematen da, 8:30etik 14:30era.
  • Zerbitzu-egunak:
  • Astelehenetan, 8:00etatik 15:00etara.
  • Ostegunetan: 12:00etatik 19:00etara.

Emaús Bilbaok doan jasotzen ditu Santurtziko eta Enkarterrietako Mankomunitateko altzariak eta bestelako objektuak (hala berrerabili egin daitezkeenak, nola birziklatu egin behar direnak), administrazioekin sinatuta dituen hitzarmenei esker.

Hona hemen bilketa-ordutegia:

  • Santurtzi: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 13:30era.
  • Enkarterriak: asteetan, 8:00etatik 13:30era.

* Zerbitzu hau erabiltzeak Emaús Bilbaok jasotzea nahi diren objektuak edo altzariak norberak desmuntatzeko konpromisoa dakar berekin.Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 944 167 400 telefono-zenbakira

Bilketak egiten ditugu Basauriko, Durangoko, Erandioko, Gueñesko, Gernikako, Igorreko, Markinako eta Barakaldoko Garbiguneetako berrerabiltze-etxoletan, Garbikerrekin sinatutako hitzarmenari esker.

Getxoko herritarrek oso kutsakorrak diren etxeko hondakinak eraman ditzakete (adibidez, bernizak, pinturak, erradiografiak, pilak, etab.) EMAÚSen puntu garbietara. Puntu hori hondakinak gaika jasotzeko prestatuta dagoen furgoneta bat da, udalerriko hainbat tokitan egoten dena, aurretiaz ezarritako egun eta orduetan.

Hondakin horiez gain, berrerabili egin daitezkeen tamaina ertaineko etxeko tresnak ere jasotzen dira bertan.