Emaús Bilbao gizarte-ekimeneko sozietate kooperatibo bat da, eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusio soziolaboralean laguntzea du helburu. Horretarako, ingurumen-zerbitzuetan oinarritutako jarduerak egiten ditugu, ekonomia sozialaren eta solidaritatearen baloreekin bat, besteak beste: ingurumen-zerbitzuak ematea, gizarteko esku-hartzeak egitea, ekimen ekonomiko inklusiboak egitea, sarean lan egitea eta gizartea sentsibilizatzea.
Taldea
EMAÚS Bilbaok 28 pertsonako egitura finko eta profesionala du, eta langileek dena ematen dute elkartea kudeatzeko eta eguneroko operazioak egiteko.

Laneratze-enpresak
Laneratze-enpresen legearekin bat eginez, EMAÚS Bilbaok enplegu babestuko hainbat ekimen abiarazi ditu. Horiei esker, posible da parte-hartzaileei beren prestakuntza-ibilbidean eta laneko praktiketan jarraipena egitea, lan-merkatuan sartzeko beharrezkoak diren gaitasunak berenganatzea ahalbidetzen dien lanpostu erreal baten bidez.
Emaús Ingurumen Zerbitzuak SL (2005
Bere jarduerak hondakinak kudeatzea, biltzea eta garraiatzea dira, hala sektore publikoan, nola sektore pribatuan.
Emaús Muginkortasun Iraunkorra SL (2011).
Mugikortasun iraunkorra sustatzeko ekimenak ezartzen ditu, hala sektore publikoan, nola sektore pribatuan.
Kide Emaús SL (2010).
Bigarren eskuko gauzak biltzeko eta saltzeko Araban egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.
Emaús Nekazaritza SL (2015).
Nekazaritza ekologikora dedikatzen da.
Berziklatu SL
Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako proiektua. Emaús sozietate horretako kide da, BFA, Garbiker eta Rezikletarekin batera. Bizkaian sortzen diren tamaina handiko hondakinen tratamendu integrala egiten du.
Emaús dendak

Biltzen ditugun hondakinei errendimendua ateratzeko konpromisoa daukagu, produkzio-zikloetan berriz ere txertatu daitezen; gure hiru denden bitartez egiten dugu hori.
C/SABINO ARANA, 42
48013 Bilbao Metro
GOBELAURRE, 31
48930 Romo (Getxo)
KIDE EMAÚS
Venezuela nº 7
01012 Vitoria-Gazteiz
Kideak
Kooperatiba bat den aldetik, gure elkartea 12 kidek osatzen dute, eta haren jabetza hamabi zati berdinetan dago banatuta, betiere berdintasun- eta ekitate-printzipioei jarraikiz.