
Laguntzeko, emazkiguzu gure denden bidez berriz ere merkaturatu daitezkeen arropa, altzari eta etxeko tresnak. Modu horretan, beren bizi-kalitatea hobetu nahi dugun pertsonen enplegua mantentzen lagunduko duzu.
Zure dohaintzei esker:
- Egoera ahulenean dauden pertsonen laneratzean lagunduko dugu.
- Ingurumena zainduko dugu.
Nola egin daitezke dohaintzak?
Hurbildu zaitez gure dendetara eta ekarri dohaintzan eman nahi dituzun produktuak.

Garbiguneetako berrerabiltze-etxoletan
Utzi berrerabili egin daitezkeen altzariak Garbiguneetako berrerabiltze-etxoletan, Erandion, Basaurin, Barakaldon, Gueñesen, Igorren, Markinan, Durangn, Gernikan edo Getxon. Bertan, lagatze-dokumentu bat emango dizute, eta zuk sinatu egin beharko duzu. Gure taldeko kideren bat joango da bertan utzitako altzarien bila.
Gure dendetan:
Bilbao: Sabino Arana, 42
Getxo: Gobelaurre, 31 (Areeta)
Vitoria-Gazteiz: Venezuela, 7
Berrerabili egin daitezkeen altzariak Erandio, Basauri, Barakaldo, Gueñes, Igorre, Markina, Durango, Gernika eta Getxoko Garbiguneetan utz ditzakezu. Bertan, lagatze-dokumentu bat emango dizute, eta zuk sinatu egin beharko duzu. Gu geu joango gara haien bila
GARBIGUNEETAKO berrerabiltze-etxoletan. Eta, nola ez, gure bilketa-zerbitzuaren bidez!
Etxeko tresnak jasotzeko etxez etxeko zerbitzua, Bizkaian eta Gasteizen.
Santurtziko etxez etxeko bilketarako udal-zerbitzua:
944 167 400.
Enkarterrietako etxez etxeko bilketarako udal-zerbitzua.
Emaguzu zure denbora: egin zaitez boluntario
Zure denboraren zati bat gure jardueretan laguntzen eman nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Boluntarekin