Aukerak sortzen ditugu bazterkeria-arriskuan daudenak sozialki eta ekonomikoki ahaldundu daitezen; horretarako, ekonomia zirkularrean eta ingurumen-jasangarritasunaren printzipioetan oinarritutako jarduerak egiten ditugu.

Pertsonen alde apustu egitea aukera bat da gure planetarentzat.

Pertsonen alde apustu egiteak gure planetako bizitza hobetzen du.

Guretzat pertsonak eredu ekonomiko baten epizentroa dira, non merkatuek ongizatearen zerbitzura egon behar duten. Lana integrazio eta garapen pertsonalerako tresna bihurtzen da, gure ekosistema zaintzen lagun dezakeena. Horregatik, eskaintzen ditugun ondasun eta zerbitzuak ingurumena zaintzera eta errespetatzera bideratzen dira.

Emaús Bilbao zerbitzuak honako hauek bermatzen ditu:

Gizarte-zerbitzua

Gure zerbitzuak kontratatuta, gizarte-bazterkeria egoeran edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan daudenen inklusio soziala eta profesionala errazten duzu.

Zerbitzuaren kalitatea

Gure enpresa berritzailea eta profesionala da, sektorean erreferente, eta 50 urtetik gorako esperientzia du.

Ingurumena errespetatzea

Horixe da gure jarduketa osoaren oinarria, eta zehatz-mehatz betetzen ditugun ingurumena babesteko araudiak.

Familia Kontziliazioa eta Hizkuntza Laguntza kalitatezko laneratzea lortzeko:

Familia Espazioa

Familia bateragarri egitea garrantzitsua da guraso bakarreko familientzat eta, batez ere, emakumeentzat, seme-alaben zaintzari eta etxeko beste alderdi batzuei dagokienez askotan aurre egin behar izaten dituzten erantzukizunak direla eta.

Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko enpresa izanik, ez litzateke zentzuzkoa izango egoera hori zuzentzen ez saiatzea, eta, beraz, egoera hori hobetzea da gure helburuetako bat, eta horrek ez du ekarriko soldata-murrizketarik.

Familia Espazioa martxan jartzea gurekin lan egiten duten pertsonek
seme-alabak utzi eta larunbatetan lan egin ahal izateko zerbitzua da.

Espazioa zaintzaile baten ardurapean dago.

Gaztelaniako Klaseak

 

Atzerritarren laneratzeak erronka ugari ditu, eta hizkuntza-oztopoa da esanguratsuenetako bat.

BizkaiaGara plataformaren bidez boluntarioen lankidetzari esker, gurekin lan egiten duten atzerritarrek edo gure lan aurreko tailerretan trebatzen direnek gaztelaniazko eskolak jasotzen dituzte. Saio horiek enplegagarritasuna hobetzen, garapen pertsonala eta profesionala sustatzen eta gizarteratzen laguntzen diete.