Gizarte-ekimeneko kooperatiba bat den heinean, EMAÚS Bilbao SCIS irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da; horregatik, gure jardueraren bidez lortzen ditugun diru-sarrera guztiak bideratzen ditugu elkartearen helburu sozialera: gizarte-bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea eta pertsona horiek ahalduntzea.
Bi dira diru-sarrerak eskuratzeko bideak:
Laguntzak eta dirulaguntzak:
2019an, gure diru-sarreren % 52 izan ziren.
Erakundearen beraren jarduerak sortutako diru-sarrerak
2019an, gure diru-sarreren % 48 izan ziren.

EMAÚS Bilbao, garapen ekonomiko eta sozialerako eragile bat da, beste edozein enpresaren kasuan bezalaxe, bere jarduerak enplegua sortzen dituelako. Dena den, erakundearen izaera dela bide, gizarteratzea eta ingurumen-jasangarritasuna ere sustatzen ditu.
Enplegua
Gaur egun, gure plantilla 59 langileko profesionalekoa da. Hitzarmenean ezarritako soldata kobratzen dute, eta soldata hori proportzionala da elkartean duten erantzukizun eta dedikazioarekiko.