EMAÚSek langile tekniko profesionalak jartzen ditu lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituztenen eskura, eta lagundu egiten diete gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetuko dieten gaitasunak garatzeko prozesuan. Uste dugu laneratzea norbera ahalduntzeko, garatzeko eta gizarteratzeko bideetako bat dela; horregatik, gure jarduerak pertsonei beren bizitza pertsonalaren, sozialaren eta laboralaren bilakaera erabakitzen lagunduko dieten gaitasunak barneratzean eta haientzako aukerak sortzean daude zentratuta.

BAZTERKERIA PAIRATZEKO ARRISKUAN DAUDEN PERTSONAK GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO LAGUNTZA

Lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonek gainjarri egiten diren oztopoak izaten dituzte maiz (kualifikazio eskasa izatea eta denbora luzez langabezian egotea, adibidez). Gainera, lana aurkitzeko zailtasunak beren bizitzetako beste alderdi batzuekin ere egoten dira lotuta. Zentzu horretan, aipatzekoak dira, besteak beste, osasuna, diru-sarrerak, etxebizitza, adingabeekiko arreta eta gizarte-babesik ez izatea. Oztopo horietako batzuk bakarrik aintzat hartzen dituzten ikuspegiak ez dira nahikoak pertsona horiek berriro ere lan-merkatuan txertatzeko; hortaz, ezinbestekoa da gaiari ikuspegi integral batetik ekitea eta ikuspegi horrek pertsona bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak aintzat hartu eta zenbait laguntza aurreikustea.

EMAÚS Bilbao SCIS laguntza-ereduak hainbat prozesu eta tresna jartzen ditu interesdunen eskura laguntza-prozesuaren fase bakoitzean. Horrek norberaren garapenean laguntzen duten aukerak eta esperientziak sortzen ditu. Horrela, aldatu egiten dira bazterkeria oairatzeko arriskuan daudenen gaitasunak, baina, batez ere, beren ingurunearekin duten harremana.

TRESNAK / BALIABIDEAK

Mendekotasuna dutenei, lan-merkatura sartzeko gutxieneko gaitasunak berandu eskuratzea eragiten duen desgaitasunen bat dutenei edo gaitasun horiek eskuratu ezin dituztenei zuzenduta daude. Langile teknikoz (psikologoak, gizarte-langileak, hezitzaileak, monitoreak…) osatutako azpiegitura bat da, eta lagundu egiten diete interesdunei pertsonalki, sozialki eta, posible bada, laboralki, garatzea ahalbidetzen dieten lan okupazionaletan.

EMAÚS Bilbaoren lan aurreko lantegiek aukera ematen dute laneratze-enpleguak eskuratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako ibilbide pertsonalizatuak egiteko (prestakuntza-ibilbide osagarri batekin). Lan aurreko ekimen horiek Europako Gizarte Funtsarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan sustatu dira.

  • Mugikortasun jasangarriari lotutako lan aurreko programa. Bizikletak konpontzea eta mantentze-lanak egitea.
  • Nekazaritzari lotutako lan aurreko programa. Baratzean elikagai ekologikoak produzitzearekin zerikusia duten jarduerak.
  • Birziklatzeari lotutako lan aurreko programa. Tresnak berrerabiltzea eta sailkatzea, bigarren bizitza erabilgarri bat izan dezaten.

Emaús 5 laneratze-enpresatan dago sartuta, kudeatzaile edo parte-hartzaile gisa [Nor gara/Laneratze-enpresak atalerako esteka]. Enpresa horiek merkatuan zerbitzu integrala ematera eta enpleguaren bitartez laneratzera dedikatzen dira; zehazki, akonpainamenduan oinarritutako enplegu-ekimen horien helburua da pertsonei lan-merkatu tradizionalean sartzeko aukera ematea, lan-kontratua osatzen duen prestakuntza-ibilbide baten bidez.

Ez dago jasota bidali diguten memorian, ezta gainerako dokumentazioan ere. Alabaina, horri buruz hitz egiten dute audioan, eta bertan esate dute dauzkagun hiru baliabideak jarri behar direla.

PROZESUAK/PRESTAZIOAK

Oinarrizko diagnostiko/planifikazio-prozesu bat egiten dugu, zeharkakoa, eta hori da pertsonaren ibilbidea definitzen duena. Beste bost gako-prozesu ere egiten ditugu; horrela, sei prozesu horiek zehazten dituzte “laguntza-eremu edo -esparruak”. Horietako bakoitzaren barruan, egiten den prestazioa eta egiten diren ekintzak edo laguntza espezifikoak jasotzen dira.

Interesdunak enplegagarritasunari eta ibilbidea bera kudeatzeari dagokionez daukan egoeraren ebaluazioa hartzen da erreferentziatzat, eta kalitatezko enplegua eskuratu eta mantendu dezan eskuragarri dauden baliabide pertsonalak eta laguntza posibleak identifikatzen dira.

Prestakuntza-ekintzetatik edo lan-merkatutik urrun denbora asko daramaten pertsonentzat, zaila izan daiteke lan-jarduera bat modu jarraituan eta eskakizun guztiak betez egitea, eta, horregatik, laguntza behar izan dezakete. Prozesu honetan, prestazio berezia eskaintzen da, pertsona horiek erregularki gauzatu dezaten produkzio-jarduera bat, ordutegi-malgutasunarekin, lanpostuak egokituta edo beste pertsona batzuen laguntzarekin.

Prestakuntza interesdunen gaitasunak hobetzera eta lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzera dago bideratuta. Prestakuntza hori, neurri handi batean, lanaren eta lanpostuen bidez eskuratzeko dago planteatuta. Zentzu horretan, eskuragarri dauden lanpostuen ezaugarriak, lan-merkatuarekin duten harremana eta eskatzen diren gaitasunen maila gako-faktore dira, eta, beraz, prestakuntza-eskaintzaren kalitatea baldintzatuko dute.

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen kasuan, enplegagarritasuna inguruabar pertsonalekin dago lotuta (etxebizitza, lege-/administrazio-egoera, gizarte-laguntzak, mugikortasuna osasuna eta diru-sarrerak). Prozesu honen bidez, inguruabar horiek aldatzen laguntzen diogu interesdunari, bere laneratze-prozesuan zentratzea eta protagonista sentitzea ahalbidetuko duten bizi-baldintzak lor ditzan.

Pertsonak partaidetza sozialaren, baliabide pertsonalen eta ahalduntzearen bitartez bizitza duineko proiektu batean integratzea ahalbidetzen duen zeharkako ardatza.

Enplegua aurkitzeko bilaketa-plan aktibo bat garatu eta laguntza ematen da plan hori mantentzeko.