2015etik, Emaús Bilbao SCISek Europako Gizarte Funtsak eta beste batzuek finantzatutako proiektu bat gauzatzen du. i3 du izena proiektu, eta bere helburua da gizarte-inklusioa sustatzea  eta pobreziaren eta bazterkeria mota guztien aurka borrokatzea.

Hori lortzeko, Emaús Bilbaok gizarteratzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboei zuzendutako inklusio-merkatuak garatzeko ekintzak sustatzen ditu, Europako Gizarte Funtsaren laguntza ekonomikoarekin. Zehazki, laneratze-ibilbide integralak ezarri, enpresek eremu horretan duten gizarte-erantzukizuna bultzatu eta beharrezkoak diren laguntza- eta akonpainamendu-neurriak sustatzen ditu, betiere genero-ikuspegia aintzat hartuz.

Honako hauek dira xedeak: 

  • Lan-merkatu arruntean laneratzea gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden pertsonak, aintzat hartuta, betiere, emakumeen eta gizonen egoera ezberdina dela. Laguntzen diren pertsonek inklusio aktiboko hitzarmenak sinatu dituzte Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbiderekin eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileak dira. Beren egoera pertsonalera eta enplegagarritasunera egokitutako laneratze-ibilbide integratuak egiten zaizkie.
  • Lan egiteko gaikuntza ematea pertsona horiei etorkizunean laneratzeko eta gizarteratzeko, lan aurreko espazio babestuetan eta laneratze-enpresetan. Posible den neurrian,asmoa da gaikuntza horrek ez betikotzea egunean ditugun genero-rolak eta -estereotipoak.
  • Lan-merkatu arruntetik oso urrun dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatuko duten programak, espazioak eta ekintzak abiatzea, genero-ikuspegia etengabe landuz.
  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetuko duten oinarrizko gaitasunak, barne hartuta gaitasun profesionalak, barneratuko dituztela bultzatzea.
  • Egindako ekintzei jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak sortzea.

Eta, zeharka:

  • Jarduketa produktiboak egitea, batez ere, ingurumenaren arloan, betiere ingurumenarekiko konpromisoa hartuta.
  • Parte-hartzaileak informatzeko eta beren parte-hartzea sustatzeko konpromisoa hartzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea, kasu honetan, lan-merkatu arruntera sartzeko.
  • Diskriminazio eza sustatzea.
  • Beste lurralde batzuetan errepikatzeko potentziala sustatzea.
  • Informazioaren teknologien erabilera eta eskuragarritasuna sustatzea.
  • Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzea.
  • Ebaluazioa etengabeko hobekuntzarako tresna gisa erabiltzea.

Bi dira Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen dituen i3 proiektuko  helburuak lortzeko erabiltzen diren tresnak:

PV291100216EMAEMA01 operazioa, Lan aurreko ekintzak izenekoa. Europako Gizarte Funtsak eta beste batzuek finantzatzen dute 2016/01/01etik. Aurreikusita dago 2023/12/23an amaituko dela. Operazio honen barruan, ekonomia berde eta zirkularrarekin eta ingurumena hobetzearekin zerikusia duten lan aurreko 3 lantegi daude:

  • Objektuak berrerabiltzea
  • Nekazaritza ekologikoa
  • Mugikortasun jasangarria

Lan aurreko lantegietan laguntza-jarduerak egiten dira (ez dira produktiboak); bertan, erabiltzaileak sektore horretako prestakuntza jasotzen dute, eta, aldi berean, beren enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatuan sartu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzen dituzte. Erabiltzaileekin batera diseinatutako inklusio-ibilbideak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, Emaús Bilbaoko profesionalek hautaketa, harrera, orientazioa, produkziorako laguntza, laneratzeko laguntza eta laneko bitartekaritza zerbitzuak ematen dizkiete. Ez hori bakarrik, erabiltzaileen erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin, enplegurako zerbitzu publikoekin eta laneratze-prozesuetan lan egiten duten beste gizarte-erakunde batzuekin ere koordinatzen da.

Pv291100215EMAEMA01 operazioa, Laneratze-ibilbideak laneratze-enpresetan izenekoa. Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du 2020/08/Xtik.

Operazio honetan, lagundu egiten zaie beren gizarteratze- eta laneratze-prozesuan gizarte-zaurgarritasun egoeran daudelako edo bazterkeria pairatzeko arriskua dutelako Lanbidek gugana bideratu dituen pertsonei. Horretarako, 1 eta 3 urte arteko iraupena duten ibilbide integralak erabiltzen dira. Operazioa gauzatu ahal izateko, honako enpresa hauek ditugu, zeinak ekonomia berde eta zirkularrari lotuta dauden:

  • Kide Emaús: hondakinak kudeatzera dedikatzen da
  • Emaús Ingurumen Zerbitzuak, batetik, hondakinak kudeatu eta berrerabili egiten ditu, eta, bestetik, bigarren eskuko gauzak merkaturatzen ditu
  • Emaús Mugikortasun Jasangarria: mugikortasun jasangarria sustatzen du, garraiobide gisa bizikleta erabili dadin bultzatuta
  • Emaús Nekazaritza Zerbitzuak: nekazaritza ekologikoko produktuak hazi eta merkaturatzen ditu
  • Berziklatu: tamaina handiko hondakinak kudeatzera eta tratatzera dedikatzen da.

Jarraian datoz 2023rako PV291100216EMAEMA01 Lan aurreko ekintzak operazioak dituen helburuak

 

PRODUKZIO-ADIERAZLEAK

AdierazleaGizonakEmakumeak
Parte-hartzaileak27576
Parte-hartzaile langabetuak, barne hartuta iraupen luzekoak 27576
Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden parte-hartzaileak27576
Desgaitasuna duten pertsonak10734

EMAITZEN ADIERAZLEAK

AdierazleaGizonakEmakumeak
Parte hartu eta gero, gaikuntzaren bat lortzen duten pertsonak.2311
Parte hartu eta gero, enplegua lortu duten pertsonak, beren kabuz bada ere.2610
Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan egonik, lan bila dabiltzan, hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratzen diren eta parte hartu eta gero, gaikuntzaren bat edo enplegua lortzen duten parte hartzaileak, beren kabuz bada ere.7721

PV291100215EMAEMA01 operazioa, Laneratze-ibilbideak laneratze-enpresetan

PRODUKZIO-ADIERAZLEAK

AdierazleaGizonakEmakumeak
Parte-hartzaileak408132
Parte-hartzaile langabetuak, barne hartuta iraupen luzekoak 408132
Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden parte-hartzaileak408132
Desgaitasuna duten pertsonak2014

EMAITZEN ADIERAZLEAK

AdierazleakGizonakEmakumeak
Parte hartu eta gero, gaikuntzaren bat lortzen duten pertsonak.3312
Parte hartu eta gero, enplegua lortu duten pertsonak, beren kabuz bada ere.5620
Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan egonik, lan bila dabiltzan, hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratzen diren eta parte hartu eta gero, gaikuntzaren bat edo enplegua lortzen duten parte hartzaileak, beren kabuz bada ere.14062