Emaúsek ingurumena eta bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak babesteko zerbitzuak ematen ditu.

EDALONTZI-BILKETA ASTE NAGUSIAN

2016tik, Aste Nagusian txosnen eremuan erabili izan diren edalontzi berrerabilgarriak biltzen ditugu.

Zerbitzu hori Bilboko Konpartsak elkarteak sustatzen du, eta Emaús Ingurumen Zerbitzuko langileek gauzatzen dute. Barne hartzen ditu enpresa hornitzaileak jaiak hasi aurretik txosnen eremura egingo duen hornidura bertara garraiatzea, 5 jaiegunak eta gero errekuperatu ahal izango diren edalontziak hautatzea eta biltzea, eta bildutako edalontziak enpresa hornitzaileari eramatea, higienizatu eta errekuperatu ditzan.

Edalontziak Nafarroatik ekartzea/eramatea

 

Aste Nagusiko 5 jai-egunetan, errekuperatu daitezkeen edalontziak hautatzea

 

Edalontziak higienizatuko dituen enpresara eramatea

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEAK PISU BABESTUETARA LEKUALDATZEA

2019ko martxotik gabiltza lankidetzan Bilboko Udalaren Emakumearen Atalarekin, eta tratu txarren biktima izan diren emakumeak eta beren senideak pisu babestuetara lekualdatzen ditugu lankidetza horren esparruan.

EMTESPORT-EN JOSTAILU-BILKETARAKO KANPAINAN PARTE HARTZEA

Bigarren urtez jarraian, Emaús Bilbaok EMtesport enpresak bere gizarte-erantzukizuneko politiken testuinguruan egiten duen jostailuen bilketa solidarioan hartu du parte. 2019an, Portugaleten, Trapagan, Ortuellan, Etxebarrin, Markina-Xemeinen, Gorlizen, Bakion eta Leioan egin zen bilketa.