Emaús Bilbaon hiri-hondakin solido ez arriskutsuak jasotzen ditugu etxe partikularretan, dendetan, bulegoetan eta zerbitzuetan, 10/1998 Legearekin bat:

● Beira. Kristalezko ontziak, flaskoak, botilak, etab.
● Papera eta kartoia. Egunkariak, aldizkariak, kartoizko bilgarriak, liburuak, etab.
● Plastikoak. Bilgarriak eta beste bota batzuetako plastikoak.
● Ehun-gaiak. Arropak, jantziak eta etxeko apaingarriak.
● Metalak. Latak, sukaldeko tresnak, altzariak, etab.
● Zura. Altzariak.

Hiri-hondakin solidoak kudeatzeko aplikatzen dugun prozesua ekonomia zirkularraren ereduan dago oinarrituta, eta barne hartzen ditu honako hauek: bilketa, garraioa, aprobetxatu daitezkeen gaien berrerabilera eta salmenta, eta berrerabili ezin denaren tratamendua.