Emaús Bilbaoren ekosistema errealitate berberaren gainean jarduten duten hainbat eragilek osatzen dute, eta denen helburua da egoera ahulenean dauden pertsonen integrazio soziolaboralean laguntzea ekonomia zirkular eta solidarioaren esparruko jarduketen bidez, hainbat modutara:
Administrazioa eta sozietate publikoak

Enkarterrietako mankomunitatea
Kontratu bat daukagu sinatuta Ingurumen Sailarekin tamaina handiko hondakinak eta etxeko hondakinak biltzeko etxez etxeko zerbitzua emateko. Astearteetan egiten da, 8:00etatik 13:00era, Artzentalesen, Karrantzan, Galdamesen, Gordexolan, Gueñesen, Lanestosan, Sopuerta, Turtziozen eta Zallan.

Santurtziko Udala
Kontratu bat daukagu sinatuta Ingurumen Sailarekin tamaina handiko hondakinak eta etxeko hondakinak biltzeko etxez etxeko zerbitzua emateko. Goizez egiten da astelehenetik ostegunera, eta arratsaldez ostiraletan.

Getxoko Udala
Kontratu bat daukagu sinatuta Ingurumen Sailarekin partikularrei oso kutsakorrak diren etxeko produktuak jasotzeko zerbitzua emateko. Besteak beste, bernizak, pinturak, erradiografiak eta pilak jasotzen dira puntu garbi mugikorren bidez

Justizia
Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren lankide gara; aukera ematen diegu adingabe eta adin nagusikoei gizartearentzat lan egiteko zigorrak geure elkartean betetzeko.


Bilboko Udaleko Emakumearen Atala
Kontratu bat daukagu sinatuta Berdintasun Sailarekin, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak pisu babestuetara lekualdatzeko.



Eusko Jaurlaritza
Emaúsek finantzazioa eta laguntzak jasotzen ditu gizarteko esku-hartzearen arloan. Beste era batera esanda, laguntza horiek norberaren autonomia eta banakoak, familiak eta taldeak komunitatean integratzea sustatu eta babestera bideratuta daude.


Garbiker
2019ko otsailean hitzarmen bat sinatu zen Garbiker AB SA foru-sozietate publikoarekin. Hitzarmen horren bidez, laga egiten zaizkigu berrerabiltze-etxoletan uzten diren gauzak. Helburua da horiei guztiei bigarren bizitza bat ematea, Emaús Dendetan salduz. Hitzarmenera atxikita daude Basauriko, Barakaldoko, Durangoko, Erandioko, Gernikako, Getxoko, Gueñesko, Igorreko eta Markinako Garbiguneak.


Europako Gizarte Funtsa
Europako Gizarte Funtsak Emaús Bilbaoren i3 FSE proiektua finantzatu du, beste erakunde batzuekin batera. Besteak beste, hauek dira proiektuaren helburuak:
– Gizarte-inklusioa sustatzea eta pobreziaren eta bazterkeria mota guztien aurka borrokatzea.
– Inklusio aktiboa sustatzea, aukera-berdintasuna, partaidetza aktiboa eta enplegagarritasuna hobetze aldera.
– Gizarte-bazterkeria egoeran edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea hobetzea, aktibazioaren eta lanpostuan eta prestakuntzan laguntzeko laneratze-ibilbide integratu eta pertsonalizatuen bidez.
– Gizarte-inklusioa sustatzea eta pobreziaren eta bazterkeria mota guztien aurka borrokatzea.
– Inklusio aktiboa sustatzea, aukera-berdintasuna, partaidetza aktiboa eta enplegagarritasuna hobetze aldera.
– Gizarte-bazterkeria egoeran edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea hobetzea, aktibazioaren eta lanpostuan eta prestakuntzan laguntzeko laneratze-ibilbide integratu eta pertsonalizatuen bidez.


Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak 2016tik sustatu eta finantzatzen du, beste erakunde batzuekin batera, I3 proiektua, berrikuntza soziolaboralaren arloko berrikuntza-proiektuen deialdiaren esparruan. Zehazki, gizarte-egoera zaurgarrietan dauden eta, ondorioz, lan-merkatutik urrunen dauden eta laneratzeko laguntza bereziak behar dituzten pertsonen laneratzea sustatzeko jarduketak sustatu eta finantzatzen ditu, barne hartuta gizarte-inklusioko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak eta beren inklusio-prozesuekiko paraleloan, laguntza gehiago behar dituzten emakume eta familiak.
2019/2020 aldian, gainera, Barruan proiektua ere finantzatu du, ekintzailetzaren eta enplegu egonkor eta kalitatezkoaren arloko proiektu berritzaileak egiteko deialdiaren esparruan. Helburua da gizarte-zaurgarritasun egoeran egoteaz gain, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak lan-merkatu arrunteko lanpostuetan integratzea sustatzea.
2019/2020 aldian, gainera, Barruan proiektua ere finantzatu du, ekintzailetzaren eta enplegu egonkor eta kalitatezkoaren arloko proiektu berritzaileak egiteko deialdiaren esparruan. Helburua da gizarte-zaurgarritasun egoeran egoteaz gain, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak lan-merkatu arrunteko lanpostuetan integratzea sustatzea.
Erakunde pribatuak


BBK Fundazioa
Hainbat hitzarmen sinatu ditugu bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen integrazio soziolaborala erraztuko duten aukerak sustatzeko helburuarekin. 2019an, Bioeskola ahalduntzen programa abiatu genuen; horri esker, prestakuntza eman genuen Bioeskolan. Proiektu horren ezarpena eta jarraipena Kutxabanken gizarte-ekintzak finantzatu du.


Mapfre
Boluntarioen bidez


Telefónica
Boluntarioen bidez


La Caixa
Boluntarioen eta bazterkeria-egoera larrian dauden pertsonen oinarrizko beharrizanak estaltzeko beken bidez.
Boluntariotza
Beren ezagutzak musu-truk ematen dituzten pertsonak, gure jardueretan laguntzeko.
Dohaintzak
Tresnak eta arropa musu-truk ematen dizkiguten banako, enpresa eta erakundeak, ematen dizkiguten produktuak berrerabili eta egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegua sortzeko.