Emaús Bilbao SCISek, datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraikiz (Europako 2016/679 Erregelamendua eta gainerako garapen-araudia) eta informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat eginez (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), gure webgunearen bitartez (https://www.emausnet.org) egiten diren operazio guztietan aplikagarriak diren baldintza orokorren berri ematen dizu.
1. Legezko datuak
Emaús Bilbao SCISek Sabino Arana etorbidea 2, etxabea, 48013 Bilbo helbidean du egoitza; F48927123 IFK zenbakia du; (https://www.emausnet.org) domeinuaren titularra da (Emaús Bilbao SCIS), eta behar bezala inskribatuta dago Euskadiko Kooperatiboen Erregistroan 1997ko irailaren 25etik (inskripzio-liburuko 2. idazpeneko 1146. orria). Telefono-zenbakia: 944 168 896. Datuak babesteko arduradunaren helbide elektronikoa: igonzalez@emausnet.org
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen eta bere edukien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Emus Bilbao SCISen titulartasunekoak dira.
Erabat debekatuta dago orrialde honetan edozein aldaketa egitea. Emaús Bilbao SCISek ez du inongo erantzukizunik hartzen baimenik gabe egiten diren manipulazio edo aldaketen gainean. Emaús Bilbao SCISek ez du inongo lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza industrial edo intelektualeko eskubideak erabiltzeko, ez eta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin zerikusia duen beste edozein propietate edo eskubide erabiltzeko ere.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak erabat edo partzialki erreproduzitzea jatorria aipatu edo horretarako berariazko baimena eskatu gabe. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta Emaús Bilbao SCISren jabetza intelektual eta industrialean kalteak eragiteak dagozkion ekintzak abiaraztea ekarriko du, baita, hala badagokio, hori egitetik eratorritako erantzukizunak eskatzea ere.
3. Erabilera-baldintzak
Webgune hau Emaús Bilbao SCISek sortu du, informazioa eman eta norbanakoak doan erabiltzeko.
a) Zilegizko erabilera
Webgune hau eta bere zerbitzuak erabiltzen dituenak indarrean dauden legeek eta trafikoaren erabilerak ezarritakoaren bat erabiliko ditu, eta ez ditu erabiliko zilegi ez diren helburuak edo eraginak lortzeko edo hirugarrenen eskubideak edo interesak kaltetzeko, ez eta webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabiltezin utzi, gainkargatu edo narriatzeko edo erabiltzaileek webgunearen erabilera edo luperketa normala egitea eragozteko ere. Betekizun hori betetzen ez dutenek Emaús Bilbao SCISen eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betekizun hori ez betetzeagatik eragindako kalte-galerengatik.
b) Errorerik egongo ez dela bermatzea
Emaús Bilbao SCISek ez du bermatzen ez denik errorerik egongo webgunerako sarbidean edo webgunearen edukietan; argitalpen ofizialak aipatu edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio hori informatzeko helburuarekin bakarrik egingo da, eta, beraz, ondore guztietarako ulertu beharko da iturri ofiziala dagokion aldizkari edo iturri ofizialean egindako argitalpena dela.
c) Zerbitzuaren eskuragarritasuna
Emaús Bilbao SCISek eskubidea izango du edozein unetan eta aurretiazko abisurik egin beharrik gabe, bere webguneko edukietan, konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko. Emaús Bilbao SCISek ez du bermatzen webgunea etengabe eskuragarri eta martxan egongo denik. Posible denean, aurretiaz jakinaraziko da webguneak eta zerbitzuek funtzionatzeari utziko diotela.
Emaús Bilbao SCISek ukatu egiten du webgunea eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eragin daitekeen kalte-galeren gaineko edozein erantzukizun, baita erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzi diezaioketen iruzurren, webgunearen eta zerbitzuen hutseginkortasunaren eta, bereziki, baina ez exhaustiboki, hainbat webgunetara sartzean edo zerbitzuak emateko erabiltzen diren webguneak erabiltzean gertatzen diren erroreen gainekoak ere.
4. Webguneko informazioaren erabileraren gaineko erantzukizuna
Webgunearen erabiltzaileak kontzienteki eta boluntarioki onartzen du webgunea, zerbitzuak eta edukiak bere erantzukizun bakar eta esklusibopean erabiltzen dituela. Gauzak horrela, soil-soilik webgunea edo edukia erabiltzen dituenaren erantzukizunpekoak izango dira webgunerako sarbidea eta bertan jasotako informazioaren erabilera. Emaús Bilbao SCISek ez du erantzukizunik izango sarbide horretatik edo edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarial babesteko informazio hori erabiltzetik eratorritako ondoreen, kalteen edo galeren gainean. Halaber, Emaús Bilbao SCISek ez du inongo erantzukizunik izango webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken loturen edo beren edukien gainean.
5. Datu pertsonalak babestea
Emaús Bilbao SCISek babestu egiten du erabiltzaileen pribatutasuna, baita datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna ere, datuen babesaren arloan aplikagarria den legeria aplikagarrian, eta, zehazki , Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko 2016/679 Erregelamenduan eta berau garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz. Horretarako eman zaizkion datu pertsonalak galtzea, aldatzea, baimenik gabe atzitzea eta lapurtzea eragozteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak hartu dira, betiere teknologiaren egoera, datuen izaera eta zein arrisku dagoen aintzat hartuta.
Emaús Bilbao SCISek emandako zerbitzuetako batzuk erabili ahal izateko, datu pertsonalak eman behar dira. Kasu horretan, datu horien tratamendua interesdunak lege-abisu hau eta pribatutasun-politika onartuz eman duen baimenean egongo da oinarrituta.
Datu pertsonal horiek eskatutako zerbitzua emateko helburuarekin baino ez dira tratatuko, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, horretarako legezko betebeharrik ez badago.
Datu horiek erabiltzailearen eta Emaús Bilbao SCISen arteko harremanak dirauen bitartean gordeko dira, eta, edozein kasutan, harreman horretatik eratorritako legezko betekizunak betetzeko gordetzea beharrezkoa den epean.
Emaús Bilbao SCISen politikak bermatu egiten dio erabiltzaileari bere eskubideak erabiltzeko aukera: bere datu pertsonaletara sartzea, datuok zuzentzea edo ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuak eramatea eta tratamenduari aurka egitea. Eskubide horiek erabiltzeko:
- Emaús Bilbao SCISekin jar daiteke harremanetan, posta arruntez (Sabino Arana etorbidea 42, etxabea, 48019 Bilbo) edo mezu elektroniko bidez (gonzalez@emausnet.org)
- Espainiako Datuen Babeserako agentziarekin jar daiteke harremanetan
- Emaús Bilbao SCISeko datuak babesteko arduradunarekin jar daiteke harremanetan: Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizaziorako, Gobernu Onerako eta Gardentasunerako kabineteari atxikitako Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datuen Babesa Ataleko burutza.
Zure datu pertsonalak ematen baldin badizkiguzu lege-abisu hau eta pribatutasun-politika onartu beharko dituzu; hori eginda, baimena emango duzu zure datuak hemen ezarritakoari jarraikiz erabili ditzagun.
6. Cookie-politika
Cookien erabilera eta jarduera-fitxategia
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileek bere webguneetan eta orrialdeetan barna nabigatzen duenean. Webguneak erabilitako cookieak web-zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidalitako fitxategiak dira. Helburua da erabiltzaileek webgunean egiten duten jarduera erregistratzea eta nabigazioa erraztea eta pertsonalizatzea. Erabiltzaileek aukera dute beren nabigatzaileak cookieak sartzea eragotzi, cookieak blokeatu eta, hala badagokio, ezabatu egin ditzan konfiguratzeko. Webgunea erabiltzeko ez da ezinbestekoa erabiltzaileek webguneak bidalitako cookien instalazioa onartzea.
Izan ere, webguneko web-zerbitzariek automatikoki hautematen dute erabiltzaileek erabilitako IP helbidea eta sarearen izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta posible da aurrerago datu horiek prozesatzea neurketa estatistikoak egin, eta, horrela, hainbat datu jasotzeko, adibidez: zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita izan dituen, etab.
Hala ere, Emaús Bilbao SCISek eta bere legezko ordezkariek ez dute inongo erantzukizunik hartuko cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenek dituzten pribatutasun-politiken edukien edo egiazkotasunaren gainean.
Web-nabigatzaileak dira cookieak biltegiratzen dituzten tresnak, eta bertatik erabili behar dira cookieak ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubideak. Emaús Bilbao SCISek eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookieak ondo edo gaizki manipulatuko dituztenik.
Batzuetan, ezinbestekoa da cookieak instalatzea nabigatzaileak ez dezan ahaztu cookieak ez onartzea erabaki duzula.
Cookie-politika honen inguruko zalantzak argitzeko, ez izan zalantzarik eta idatz iezaguzu harremanetarako atalaren bidez.
Webgunea monitorizatzea
Webgunea monitorizatzeko sistema propioez gain, jabearen zerbitzarietan ostatatu dauden atari honetatik kanpoko tresna estatistikoak ere erabiltzen ditu orrialde honek, baita Google Analytics ere. Google Inc enpresak ematen duen webguneetarako zerbitzu analitiko bat da. Enpresa hori Delawarekoa da (AEB),eta bere bulego nagusia helbide honetan dago:
1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, California
CA 94043 EE UU
AEB
Google Analytics enpresak cookieak erabiltzen ditu webguneari erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko. Cookieak sortzen duen webgunearen erabilerari buruzko informazioa, barne hartuta zure IP helbidea, zuzenean jaso eta artxibatuko da Googlek Ameriketako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori webguneko erabilera aztertzeko, jarduera-txostenak egiteko eta webguneko jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk emateko.
Googlek hirugarrenei helarazi ahalko die informazio hori indarreko legeriak hala eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazio hori prozesatzen dutenean Googleren kontura.
Webgune hau erabilita, baimena ematen duzu Googlek informazioa goian adierazitako moduan eta helburuekin tratatzeko.
Edonola ere, aukera duzu datuen edo informazioaren tratamenduaren aurka egiteko; horretarako, hori ahalbidetuko duen cookien konfigurazio egokia ezarri beharko duzu zure nabigatzailea. Alabaina, garrantzitsua da argi izatea tratamenduari aurka egiten baldin badiozu, litekeena dela ezin erabiltzea webgune honen funtzio guztiak.
7. Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeriaren menpe dago. Baldintza hauek interpretatzerakoan sor daitekeen edozein gatazka erabiltzailearen egoitzako epaitegietan ebatziko da.