Enplegua, gizarte-kohesioa eta berdintasuna
Emausek, sail honetako ekintzailetza eta enplegu egonkorreko proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzei esker, hainbat proiektu egin ditu:
- Emauskume proiektua (2023)
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei enplegu babestuko aukerak sortzeko helburuarekin abian jarritako proiektua, lan-merkatuan sartzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonal eta tekniko profesionalak emanez, hondakinak kudeatzeko prestakuntza-prozesu teoriko eta praktiko baten bidez. - Sortu proiektua (2022)Bazterkeria-egoeran dauden pertsonak lanerako gaitzeko helburua du, ezagutzak, ohiturak, trebetasunak eta jarrerak bereganatuz, integrazio pertsonala eta gizarte- eta lan-integrazioa lor dezaten.
- Aukera proiektua (2020)
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen prestakuntzara eta lan- eta gizarte-gaitasunak hobetzera zuzenduta dago, laneratzeko helburuarekin.