Aparka-Mugikortasuna

GETXOBIZI proiektua

GETXOBIZI Emaús Bilbao SCISek Emaús Mugikortasun Jasangarriak gauzatzen duten Getxoko Udalaren ekimen bat da

GETXOBIZI da bizikleta publikoen mailegua eta bizikleta pribatuen aparkalekua konbinatzen dituen lehenengo sistema.GETXOBIZI zerbitzu publiko gisa jaio da, Getxo udalerriaren barruan mugikortasun jasangarria sustatzeko xedez.

Zehazki, bere misioa da herritarrak ingurumenaren eta mugikortasun jasangarriaren gainean kontzientzia, eta era berean, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan daudenei lan egiteko aukera ematea.

Nola eman alta GETXOBIZIN?

  • GetxoBiziren webgunearen  bitartez. 4 egun baliodunetan jasoko duzu txartela etxean.
  • Emaús Getxo dendan. 4 egun baliodunetan jasoko duzu txartela etxean.
  • CEDEMOS zentroan (Errotatxu industrialdea 4, 48993 Getxo). Momentuan bertan emango dizugu.

Nola erabili GETXOBIZI?

Zerbitzuan alta eman eta gero, hurbildu zaitez zure GETXOBIZI txartelarekin udalerrian barna dagoen gunera.

Bizikleta publiko bat hartzeko, urreratu argi urdina duen edozein atetara, pasatu txartela irakurgailutik, ireki atea, hartu bizikleta eta itxi atea.

Ordubetez erabil dezakezu, eta ordu hori pasata, edozein GETXOBIZI gunetara itzuli beharko duzu, argi berdea duen edozein plazatan. Aplikazio informatiko baten bidez jaso daiteke bizikleten eskuragarritasunaren berri.

Zure bizikleta pribatua aparkatzeko, urreratu argi berdea duen edozein atetara, pasatu txartela irakurgailutik, ireki atea, aparkatu zure bizikleta eta itxi ondo atea. Argia gorri badago, ondo aparkatu duzu zure bizikleta. Hamar orduz egon daiteke zure bizikleta bertan aparkatuta, eta aparkatu zenuen toki berean jaso beharko duzu denbora hori igaro eta gero.


Aviso legal y politica de privacidad - I3FSE


Legezko datuak - I3EGF